Skip to main content

EUSKARALDIA antolatzeko bilera irekia

Komunitateari deia egin nahi diegu antolaketan parte hartzeko.

Irudia
EUSKARALDIA

Gogoan izango duzuenez, Euskaraldia Euskal Herri osoan eragiteko sortua den ekimena da. Bere helburua herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitzea da, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz eta 11 eguneko praktika sozial masibo bateratu baten bidez. 

Armentia Ikastolan ere lanketa berezitua egingo dugu, bai ikasleekin, bai eta familiekin ere. Honez gero, gure komunitateko ehundik gora kidek eman du izena Ahobizi edo Belarriprest izateko (izena emateko aukera dago oraindik). Datu onak, zalantzarik gabe.

Aurtengo edizioa gertu dugu (maiatzaren 15ean hasi eta 25era arte iraungo du). Hori dela eta, ekimena bera antolatzeko ordua iritsi zaigu, eta horretarako komunitateko kideak bildu nahi ditugu zer eta nola egin erabakitzeko. Horretarako badugu hitzordua:

📆 Apirilak 10, osteguna 

🕔 16:30

📍HH 5B gelan

Anima zaitez eta parte hartu!

Elkar mugituz, egingo dugu!

Azken albisteak

Udazkena azken hilabeteetako gaia izan dute, eta, naturarekin bat eginez, hainbat gauza ikasi dituzte aste hauetan.
BATXI 1eko Arte Hezkuntzako ikasleek bisita berezia izan dute.
Azaroaren 15ean, larunbatean, egingo dugu, goizez.
Euskal Herriko Ikastolak elkarteko kide garela erakutsiko dugu gure logoan bertan.