Skip to main content

Araba Euskaraz: hitzordu gehiago

Geroz eta gertuago dugu Araba Euskaraz jaia ospatzeko eguna, baina, aurretik, badira beste pare bat hitzordu.

Irudia
neskak

Araba Euskaraz Master Series txapelketaren ostean, ekintzek ez dute etenik. Datozen egunetan beste bi hitzordu gogorarazi nahi dizkizuegu:

 

Gaur bertan, martxoak 28, Mikel Urdangarinek kontzertua eskaini eta Araba Euskarazen abestia aurkeztuko du. Gasteizko Europa Biltzar Jauregian izango da, 19:00etan. Sarrerak arabaeuskaraz.eus webgunean jarriko  dira  salgai 20 euroan. Geratuko balira, egunean bertan ere erosgai egongo dira 24 euroan.

 

Bestalde, Etengabe martxak antolatu dituzte Bastidan, Argantzunen eta Amurrion. Datorren apirilaren 6an Argantzunetik abiatuko dira, 11:00etan, eta izena emateko galdetegia zabaldu dute. Anima zaitezte!

 

Azkenik, era berean, gogorarazi nahi dizuegu udaberriko arropa salmentaren katalogoa eskura duzuela dagoeneko. Beherago uzten dizuegu produktuen kartela.

 

Master Series, giro ezin hobea

 

Publiko arabarrak ez du hutsik egin, dagoeneko urteroko zita bilakatu den Araba Euskaraz Master Seriesean. Sarrera ona eta giro ederra Olabe pilotalekuan eta ikuskizun entretenigarria gizonezkoen zein emakumezkoen finaletan. Gizonezkoetan, meritu handiz gailendu dira Eñaut Urriesti eta Unai Lekerikabeaskoa. Adi gernikarrari: denboraldi honetan irabazi duen bigarren Masterra da, Paueko "Cesta de Nadau" edo gabon-txapelketa eta gero. Emakumeetan, Maite Ortiz de Mendibil arabarrak etxean irabaztea lortu du, Arairen laguntzarekin, partida zail bati buelta emanez. 

 

Albiste osoa: AE - Master Series 2025

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.