Skip to main content

Hurrengo hitzaldia: Nerabezarorako bidearen kudeaketa

Ziklo Pedagogikoaren hirugarren hitzaldia Maitane Ormazabalen eskutik

Irudia
ZP API2

Hurrengo asteazkenean, martxoak 26, Maitane Ormazabal psikologoa izango dugu ikastolan. Maitanek egun psikologiaren munduan dihardu, formakuntzan, terapian, komunikazioan eta dibulgazioan murgilduta. Halaber, aholkularitza psikoemozionala eskaintzen du erakunde eta hedabide ezberdinetan

Maitanek hitzaldian, nerabezaroa aldaketa eta hazkunde garai gisa aztertuko du, eta ez guraso eta seme-alaben arteko borroka moduan. Nerabeen osasun mental eta emozionala ardatz hartuta, etapa honetako erronka emozional eta jokabidezkoak landuko ditu, familiak ongizatearen garapenean duen funtsezko papera aztertuko du, eta komunikazioa, konfiantza eta elkarrekiko laguntza indartzeko estrategiak partekatuko ditu. Gatazkak ikasketa eta koneksiorako aukera bihurtzea da gure helburua, harreman osasuntsu eta orekatuagoak eraikiz.

Askotan mahai gaineratu da ez dela erraza nerabezarorako bidearen kudeaketa, eta hitzaldi honetan, Maitanek elkar ulertzen bidea nola egin azalduko digu. 

Zaintza-zerbitzua edota interpretazioa-zerbitzua behar izanez gero, honako GALDETEGI hau bete.

Azken albisteak

Tartean, kamisetak salgai jarri dituzte. Ikastolaren bidez erosteko aukera izango da, urriaren 8ra arte.
2023-2024 ikasturteko COFIP delakoaren dirua Palestinan garatzen ari den DAMAN proiektuari esleitzea erabaki du Ikastolako Kontseilu Errektoreak
Ikastolak indar berriz gatoz, betiko balioekin eta proiektu berriekin, eta aldi berri baterako irudi berri batekin.
Bi egun pasa dituzte Igantzin, Nafarroako Baztan-Bidasoa zonaldeaz gozatzen.