Skip to main content

Emakume zientzialari bat izan dugu ikastolan

Irati izan da LH4ko geletan. Ikertzailea da, eta solasaldi oso interesgarria izan du ikasleekin.

Irudia
P1190272edit.jpg

Otsailaren 11n Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna izan zen, eta ikastolan horren inguruko lanketa egiten aritu dira. Zehazki, LH4ko ikasleek bisita berezia jaso zuten asteartean bertan: Irati etorri zen geletara. Emakume zientzialaria da bera, ikerketan lan egiten du, eta ikasleekin zientziaren inguruan solasten aritu zen.

Aurretik, ikasle bakoitzak zientzialari baten marrazki bat egin zuten, eta, hitzaldiaren ostean, Iratiri eman zioten. Oso ondorio interesgarriak atera zituzten saioan, eta gauza asko ikasi zituzten. Besteak beste, ikusi ahal izan zuten buruan duten zientzialarien irudia ez duela zertan horrelakoa izan: zientzialari guztiek ez dute bata zuria eramaten, informatikariek ere zientziak ikasi dituzte eta… bakeroetan zientzia egin daiteke!

Mila esker, Irati, etortzeagatik! Plazerra izan da!

Azken albisteak

Batzordea osatuko dugu prestaketa lanak egiteko. Parte har ezazu!
Parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Urriaren 12an izan zen urteroko Kross BTT martxa Armentiako basoan. Irudi ederrak utzi zituen egunak.
Urriaren 25ean, goizeko 9:45ean, Eibarko Hezkuntza Esparruan izango dira.