Skip to main content

'Kirola Taupaka' hitzaldia

Seme-alaba kirolariak dituzten gurasoentzat zuzendutako hitzaldia da, bereziki LH 1 eta LH 4 bitartekoentzat.

Irudia
eke

Askok dakizuen moduan aurten Kirola Taupaka proiektuarekin elkarlanean gabiltza Ikastolan. LH1 eta LH4 bitartekoekin ari gara lanean, baina hitzaldi honetara seme-alaba kirolariak dituzuen guztiontzat zuzenduta dago, batez ere lehiatzen hasiak edo hasten ari direnentzat, LH zein DBH.

Hauek izango dira hitzaldiaren gai nagusiak:

Seme-alabak kirol hastapenean laguntzeko estrategia eraginkorrak ezagutzea:

  • Senideen rola kirol hastapenean
  • Adierazpen eta kudeaketa emozionala
  • Autoestimua eta konfiantza
  • Urduritasuna eta espektatiben kudeaketa
  • Frustrazioaren kudeaketa
  • Hazkunde mentalitatea
  • Seme-alaben ongizate integrala

Eguna: otsailak 19 (euskaraz) eta otsailak 20 (gaztelaniaz)

Ordua: 16:30-17:30

Non: Areto nagusia

Hitzaldira joateko intentzioa baduzu bete honako inkesta hau mesedez:

Kirola Taupaka hitzaldia

Ez dago izena emateko eperik, baina guretzat oso lagungarria da jakitea zenbat etorriko zareten. Eskerrik asko!

Azken albisteak

Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.
Neguko oporrak iritsi baino lehen jasoko dugu sarreran dagoen arropa guztia.