Skip to main content

Giro ederra Agate Deunaren bezperan

Asteartean Agate Deunaren bezpera ospatu genuen ikastolan. Urtero bezala, goizez eta arratsaldez, ikasleak koplak abesten aritu ziren.

Irudia
agatedeuna25

Sekulako giroa izan dugu ikastolan, Agate Deunaren egunaren bezperan. Goizean, LHko ikasleak Euskaralagunekin izan dira koplak abesten, eta arratsaldean guztiak batera aritu dira patioan. Horren ostean, kantuan ibili gara Zabalgana auzotik, beste eragileekin batera.

Eskerrik asko gerturatu zineten familia guztiei, eta, batez ere, zuen umeen koplez momentuan bertan eta pantailarik gabe gozatzearren. Ederra izan da!

Azken albisteak

Oporrak iristearekin batera, errutinak aldatu egiten dira, baina euskaraz gozatzeko aukerak ez dira eten behar.