Skip to main content

Urte berri on!

Zaindu, gozatu eta indarberritu!

2024/12/19
Irudia
EGUBERRU

Aitortu behar dut sentsazio bikoitza dudala. Batetik, esango nuke duela bizpahiru aste idatzi nuela ikasturte hasierako agurra ARMENTIBERRIn. Bestetik, aldiz, duela hilabete asko egin nuen sentsazioa dut. Batera zein bestera, egitatea da bagaudela konturatu gabe neguko solstizioan, eta beraz, urte berriaren atarian.

Orain, beraz, indarrak hartzeko unea iritsi zaie ikasleei (bai eta irakasle eta langileei ere, noski). Indarberrituta nahi ditugu, indarberrituta nahi zaituztegu urtarrilaren 7an. Hiruhilabete gogorra izan da, zalantzarik gabe, eta beharrezkoa erabat bateria ongi betetzea.

Nola ez, ohiko moduan, nahiko nuke eskaera bat egin. Ikastola ederki apaindua dugu, bai, baina erreparatu mesedez, bertan dauden mezuei. Batetik, ikasleek berek egindako gomendioei, besteak beste, kontsumo arduratsua sustatzeko, egun hauetan elkartasunez jarduteko etab. Bigarrenik, kontuan har itzazue Hezkidetza Batzordetik partekatutako hausnarketak, esaterako, jostailuek generorik ez dutela edota, berez ez direla sexistak; alegia, guk ematen diegula kategoria hori.

Eta nola ez, azkenik, baina ez garrantzi gutxiago duelako, euskara oparitu. Modu askotara egin daiteke opari hori, eta merke-merkea da. Eta, zuen seme-alabak are gehiago aberastu besterik ez ditu egingo.

Nire aldetik, beraz, horixe da guztia. Gogoratu idazkaritza urtarrilaren 7ra arte itxita egongo dela: zaindu, gozatu eta indarberritu!

 

Paul Bilbao Sarria
Zuzendari orokorra

Azken albisteak

2025-01-17
Hizkuntza Batzordea ikastolako Hizkuntza Proiektua aurrera eramateaz arduratzen da. Bertan, ikastolako komunitate osoak lan egiten du, bereziki, euskararen erabilera areagotzeko.
2025-01-16
Aurten berriz ere antolatuko dugu Master Series lehiaketa Araba Euskarazen alde. Lan-taldea eratu eta bilera egingo dugu datorren astean.
2025-01-16
Izaskun Atutxa HHko Psiko espezialistarekin izan gara. Ikastolaren psikogela gertuagotik ezagutu dugu bere eskutik: zertan datza, zer espazio dituen, zer eragin duen haurren garapenean...
2025-01-14
Komunitatea zoriondu behar dugul; guztion artean lortzen ari gara Armentia mugikorrik gabeko gune bihurtzea, eta horretan denok izango gara irabazle, ikasleak bereziki.