Skip to main content

ARITUZ: oporretan euskaraz jolasteko baliabide-bilduma

Opor garaian euskaraz aritzeko zailtasunak (edo aukera falta) badituzue, Ikastolen Elkarteak erabilerak etenik izan ez dezan tresna aproposa jartzen du eskura.

Irudia
arituz

Opor sasoia iristear dagoenez, asko dira ikastola gabeko testuinguruan euskaraz aritzeko zailtasunak (edo aukera falta) izaten dituzten ikasleak. Horregatik, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak  erabilerak eta gozamenak etenik izan ez dezan erantsitako euskarria prestatu du. Euskarria sakelekoetan, tabletean edo ordenagailuan erabili ahal izateko prestatu du

Etapaka banatuta ageri da eskaintza, eta klik bat eginez sartu ahal izango zarete aukeratutako eremuan. Kantak, jolasak, asmakizunak, filmak, ipuinak...denetarik aurkituko duzue bertan.

ARITUZ

Oporretan ere, gozatu euskaraz! Euskaraz ere, gozatu oporraldia!

Azken albisteak

Bilera antolatu dugu datorren asterako.
Gure mitologiako zenbait pertsonaia ezagutu dituzte.
Auzoko eragileekin batera aterako gara kantuan otsailaren 4an.
Mahai-ingurua antolatu dute Gure haurrak ere badira ekimenak eta Paz con Dignidad GKEk.