Skip to main content

Durango, euskal kulturaren gotorleku

BATXIko ikasleak Durangoko Azokan izan dira gaur. Euskarazko sorkuntzaren bilgune garrantzitsuen bihurtzen da Durango urtero abenduaren hasieran.

Irudia
DURANGO BATXI 2024

Gaur zabalduko ditu ateak Durangoko Liburu eta Diskoaren Azokak, eta Armentia Ikastolako Batxilergoko ikasleak bertan izan dira. 

Euskarazko sorkuntzaren bilgune garrantzitsuen bihurtzen da Durango urtero abenduaren hasieran. Liburuak, diskoak… bai eta kontzertuak, antzezlanak, euskal kulturaren inguruko proiektuak… Euskarazko sorkuntzaren oasia da, eta Armentia ikastolan nahi dugu  geure ikasleek hori guztia haien begiekin ikustea.

Halere, ikastolatik gurasooi ere dei egin nahi dizuegu Durangoko Azokak eskaintzen duen hori guztia probestu eta egunotan bertara hurbiltzeko, euskara ikusteko, arnasteko, usaintzeko, bizitzeko toki paregabea da Durango egunotan.

Azken albisteak

Final ederra, piloteatua eta une batzuetan gogorra eskaini dute aurtengo azken partidan.
Bertso afari ederra izan genuen aurreko asteazkenean.
Ongi etorri beroa emango diogu euskararen aldeko lasterketari.