Skip to main content

Gabonetako opari ona: liburu bat… edo bi!

Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.

Irudia
Irakurketa

Ikastolak garrantzi berezia ematen dio irakurketari, eta interes hori ez da mugatzen haurrek irakurtzen eta idazten ikastera. Hartara, ikastolak garatzen duen irakurketa-planaren barruan, hainbat jarduera eramaten ditu aurrera irakurketaren zaletasuna sustatzeko: horietako bat JUUL kanpaina da. 

JUUL KANPAINA 

Haurrek irakurtzen dakitela edo oraindik ez dutela ikasi, familiek ere, irakurketa sustatu dezakezue. Adibidez, gertuen dituzuen liburutegietara seme-alabak eramanez eta bertan dituzten liburuak aztertzen eta aukeratzen laguntzen, beraiekin irakurtzen…

Halaber, irakurketarako horren egokia den Eguberriko garai honetan, liburua opari ezin hobea izan daitekeela kontuan hartzea interesgarria izan daiteke.

Juul kanpainaren web-orrialdean Irakurgidak atalean aurkitu dezakezue bere kalitatearengatik gomendatutako euskarazko haur eta gazteentzako ipuin- zein liburu-zerrenda. Era berean, ikastolan edo udal liburutegietan aholkua eska dezakezue.

JUUL IRAKURGIDAK 

Lemadun txartelak

Urtero bezala, LHko ikasleek irakurzaletasuna sustatzeko txartelen leloak sortu eta diseinatu dituzte. Ondoren, gela bakoitzeko txartelik gogokoena aukeratu dute. Hauexek izan dira emaitzak:

LELORIK GUSTUKOENA

  • LH 2B, 2D eta 3A.
  • LH 6A, 5B eta 5A.

TXARTELIK GUSTUKOENA

  • LH 3D, 2B eta 2A.
  • LH 6D, 5B eta 4D.

Azken albisteak

Batzordea osatuko dugu prestaketa lanak egiteko. Parte har ezazu!
Parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Urriaren 12an izan zen urteroko Kross BTT martxa Armentiako basoan. Irudi ederrak utzi zituen egunak.
Urriaren 25ean, goizeko 9:45ean, Eibarko Hezkuntza Esparruan izango dira.