Skip to main content

HH5eko haurrak, munduan barrena

Besteak beste, Italia, Afrika, Ozeania eta Hego Amerika ezagutu dituzte.

Irudia
MunduaEzagutzen24

Ikasturteko lehen bi hilabeteak, HH5eko ikasleak, beste urte batez, munduko hainbat tokitan murgiltzeko aukera izan dute. Europan hasi eta herrialde batzuk bisitatu ondoren, Italian pizza egiten ikasi dute. Euskal Herrira itzuli dira, eta Azpeitiko Tren Museoan izan dira; bertan, Azpeitia-Lasao ibilbidea lurrunezko trenean egin dute. Ondoren, Afrikara joan dira, eta masaien maskarak egin dituzte.

Handik Ozeaniara eta Antartidara bidaiatu dute, eta eskulan dotoreak egin dituzte: pinguinoak. Asiara ere gerturatu dira, eta, indarrak hartzeko, arroz goxoa dastatzeko aukera izan dute, makiltxoak erabiliz. Bukatzeko, Hego Amerikara eta Ipar Amerikara bidaiatu dute.

Gauza asko ikasi eta ikusi ondoren, zera ondorioztatu dute: mundua denon altxorra da, eta guztion ardura da zaintzea!
 

Azken albisteak

Gero eta gertuago dago Araba Euskaraz 2026. Ekainaren 14an Amurriok hartuko du Arabako ikastolen aldeko jaia, baina ospakizuna lehenago hasiko da, asteburu osoko egitarauarekin.
Pasa den ostegunean ospatu zen Bertsoa Bizi Gazte tailerreko Podcast Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia, giro ederrean eta parte-hartzaile guztien i