Skip to main content

Lau ikastola eta Kanboko Ikastolen Etxea lagunduko ditu Elkartasun Kutxak

Armentia ikastolan batu ziren Euskal Herri osoko ikastolak azaroaren 14an.

Irudia
IBATZARMEN

Ikastolen mugimenduko 114 ikastolak batzen dituen Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkarteak aurreko astean egin zuen bere urteko Batzar Nagusia, gure ikastolan. Euskal Herriko 114 ikastolen elkartasun adierazpide den elkargunea, ikastolenak diren hainbat balioen praktika dela esan zen, "Izan ere, halako ekimen baten atzean ez baitaude datu ekonomikoak soilik, elkartasuna, lurraldetasuna eta taldekotasunaren praktika ere bada ekimen hau".

736.000 euro banatu zituzten, lau ikastolaren (Argia, Ibaialde, Argantzun eta Kattalin Elizalde) eta Kanboko Ikastolen Etxearen artean, euren proiektuak garatu ahal izateko bultzada izan dadin. Laguntza hori heldu den urterako da, eta kapital ekarpen gisa eman dira.

Armentia ikastolan elkartuta, Batzarrean azpimarratu zuten, ikastolen elkartasunaren bitartez, egun indartsuak diren ikastolek aurre egin ahal izan zietela euren erronkei beharra izan zutenean. Armentia bera da horren erakusle. 1992an sortu zen Gasteizen, 17 ikaslerekin, eta 1995era arte ez zuten baimen administratiborik lortu. Hastapeneko urte horietan Euskal Herriko gainerako ikastolen laguntza jaso zuten, eta egun, mila ikasletik gora dituen ikastola sendoa da.

Azken albisteak

Batzordea osatuko dugu prestaketa lanak egiteko. Parte har ezazu!
Parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Urriaren 12an izan zen urteroko Kross BTT martxa Armentiako basoan. Irudi ederrak utzi zituen egunak.
Urriaren 25ean, goizeko 9:45ean, Eibarko Hezkuntza Esparruan izango dira.