Skip to main content

Osasun mentala lantzen, ipuinen bidez

Besteak beste, emozioak nola identifikatu eta kudeatu ikasten ari dira gure LH4ko ikasleak, ‘Osasun Hitzak’ liburua osatzeko ipuinak sortzen dituzten bitartean.

Irudia
OsasunHitzak

Gasteizko Udalak, hiriko beste hainbat ikastetxerekin batera, Osasun Hitzak jarduera abian jarri du beste urte batez, eta gure ikasleek aurten ere parte hartu dute. Ekintza horren helburua honakoa da: Lehen Hezkuntzako haurrekin osasun mentalaren gaia lantzea, ipuinen sorkuntzaren bitartez.

Hala, LH 4ko ikasleak, taldeka, pertsonaia eta istorio desberdinak sortzen eta ilustratzen ari dira, haien osasun mentalerako oso garrantzitsuak diren alderdiak lantzen dituzten bitartean, hala nola emozioen identifikazioa eta kudeaketa, entzumena, adierazpena eta adosteko trebetasuna. Era berean, irakurketarekiko eta sormenarekiko interesa indartzeko balio du.

Lau saio izango dituzte; hain zuzen ere, lehenengoa aste honetan bertan hasi dute. Amaitzen dutenean, Gasteizko beste ikastetxeekin batera, ipuin guztiak bildu eta Osasun Hitzak liburua osatuko dute.

Irudia

Azken albisteak

Etorkizunean haurrek euskaraz egin dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da.
Liburuaren etra Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunak (apirilak 23 eta 2, hurrenez hurren) ospatzeko ekintzen artean, LHko ikasleok eta irakasleok geure liburu kuttunak ekarri ditugu ikastolara eta gure irakur bizip