Skip to main content

Ipuin ez sexisten gida kolektiboa

Berdintasuna, autonomia, dibertsitatea, errespetua eta askatasuna sustatzen duten euskarazko ipuinen bilaketa egiteko lagungarria izan daitekeen gida dakarkizuegu gaur.

Irudia
Gida

guraso.eus bidez | “Ipuin ez sexisten gida kolektiboa”

2021ean abiatu zuen Irungo Parean elkarteak Ipuin ez sexisten gida kolektiboa. Hezkidetza oinarri duten eta euskaraz idatziak, edo euskarara itzuliak izan diren ipuinak bildu dituzte. Gida honen bidez, berdintasuna, autonomia, dibertsitatea, errespetua eta askatasuna sustatzen eta lantzen duten euskarazko ipuinak errazago bilatu ahal izango dituzue.

Proposatutako ipuinen artean hamaika gai aurki daitezke: emakumeek historian egin duten ekarpena ezagutzera ematen duten ipuinak, maskulinitate berriak erakusten dituztenak, genero indarkeriari aurre hartzeko proposamenak, homofobiaren aurkakoak, heziketa afektibo-sexuala sustatzeko materialak, autoestimua lantzeko ipuinak, emozioak ezagutzeko lagungarri direnak, familia aniztasuna agertzeko bildumak… 

Gida modu kolektiboan osatu daiteke; izan ere, edonork iradoki dezake ipuin ez sexista berri bat webguneko formularioa beteta.

Azken albisteak

Final ederra, piloteatua eta une batzuetan gogorra eskaini dute aurtengo azken partidan.
Bertso afari ederra izan genuen aurreko asteazkenean.
Ongi etorri beroa emango diogu euskararen aldeko lasterketari.