Skip to main content

Senperen ekin genion ikastolok ikasturte hasierari

Ilusioz, baikortasunez eta indarberrituta abiatu genuen 114 ikastolok ikasturte berria.

Irudia
SENPERE

Ikastolok ilusioz, baikortasunez eta indar biziberrituz ekin genion ikasturte berriari, hurrengo urteei begira geure buruari jarri dizkiogun helburuak lortzeko iparra zehaztuta dugulako, kohesionatuta gaudelako eta ekin diogulako biharko ikastolak diseinatzeari, biharko Euskal Herria eraikitzeko.

Euskal Herriko Ikastolen elkarteko lehendakariak hitza hartu eta Ikastolen helburua oroitarazi zuen lehenik: "Euskaraz biziko den herri euskalduna eraikitzen ari gara". Gehitu zuen Ikastolen Elkartea dela hezkuntza erakunde nazional "bakarra", eta "auzolana eta elkartasuna" oinarri izanik, Euskal Herri osoan murgiltze eredua eskaintzen duen erakunde "bakarra" ere bai.

Hezkuntzaren kalitatea beti hobetuz joateko xedearekin, ondoko bost urteetarako geure buruari finkatu dizkiogun zenbait erronka zehaztu zituen: "Burujabetza teknologikorantz jotzea, ikasleen euskara mailan eta euskal kulturaren ezagutzan eragitea, eta ikastoletako profesionalei soziolinguistikako formazioa ematea euskarari dioten atxikimendua indartzeko", besteak beste. Horrez gain, agerian geratu zen nahi dugula ikastolak aukera erreala izatea Euskal Herriko familia guztientzat, eta bereziki "zaurgarriak direnentzat". "Herritik jaio ginen, eta herriari zor gatzaizkio", adierazi zuen Artolak, eta elkarlanerako deia zabaldu. "Herri hau eraikitzen jarraituko dugu hezkuntzatik eta euskaratik abiatuta", bukatu zuen.

Urteroko moduan, Armentia Ikastolako ordezkariak ere izan ziren Senpereko Kattalin Elizalde kolegioan gainerako ikastoletako ordezkariekin batera.

 

Azken albisteak

2026. urteko Araba Euskaraz jaia aurkeztu da gaur, azken aldietan bezala, Araba Euskaraz urtea izango dena, urtean zehar hainbat ekintza programatuko baitira. Jaia, ohi bezala, ekainean ospatuko dugu, 14an, Amurrion.
Patiora atera dira kantuka eta saltoka. Txikienei ere desfilea egin diete.
Tartean, kamisetak salgai jarri dituzte. Ikastolaren bidez erosteko aukera izango da, urriaren 8ra arte.
2023-2024 ikasturteko COFIP delakoaren dirua Palestinan garatzen ari den DAMAN proiektuari esleitzea erabaki du Ikastolako Kontseilu Errektoreak