Skip to main content

Ez Ohiko Batzarra

Urtero moduan, iraileko azken astean egin dugu Armentia Ikastola Kooperatibaren Ez Ohiko Batzarra, irailaren 26an hain zuzen.

Irudia
IkastolaPanoramika

Urtero moduan, iraileko azken astean egin dugu Armentia Ikastola Kooperatibaren Ez Ohiko Batzarra; irailaren 26an, hain zuzen. Batzarra ikasturteko kuotak onartzeko baliatu genuen, baina horretaz gain, hainbat gai mamitsu jorratu genituen. Lehenik, aurreko ikasturtean ikastolak bere buruari jarritako erronken balantzea aurkeztu genituen, eta ondoren, ikasturte berrirako aurreikusten ditugun xede nagusiak zabaldu genituen. Ikastolaren izaerari lotzen zaion euskararen sustapena izango da, beste behin, ikasturteko erronka, eta horrekin batera, kooperatibako kideen partehartzea sustatzeko estrategiak jorratuko ditugu.

Halaber, ikastola kanpoko eragileekin lankidetzak edota aliantzak ehuntzeko lan egingo dugu. Horietaz gain, ikastola mugikorren erabilera arduratsuan aitzindari bihurtzea izango da geure buruari jarritako beste erronka, eta azkenik, ikastolaren Hezkuntza Marko Orokorraren lanketa, Euskal Herriko gainerako ikastolekin batera.

Horiek landuta, Batzar Nagusia baliatu genuen Euskal Herriko Ikastoletako VII. Batzarraren ondorio nagusiak azaltzeko, bai eta mugimendu mailan ditugun erronkak azaltzeko ere.

Azkenik, ohiko moduan, hainbat informazio zabaldu genituen bazkideen artean. Batetik, berriki egin ditugun bi eskuhartzeak azaldu genituen: patioaren eraldaketa eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko espazioarena. Bestetik, ikasleek eta familiek ikastolarekin duten gogobetetze-maila partekatu genuen, iazko maiatz-ekainean bete zituzten galdetegiak oinarri.

Bukatzeko, Kontseilu Errektoreko lehendakariak hurrengo asteetan ditugun ekimenak zerrendatu zituen, eta bertan zeuden bazkide guztiei parte hartzeko gonbita egin zien.

Azken albisteak

Dagoeneko ikusgai dituzue datorren asteburuko Eskolaz Kanpoko Ekintzen hitzorduak. Larunbatean izango dira, apirilaren 12an.
Maiatzaren 17an izango da, Auzoalanarekin batera.
Bidali zure bideoa maiatzaren 11 baino lehen.
LH 3tik 6. mailarainoko ikasleak, urtero bezala, euskal pilotaren munduan murgildu dira gelan, eta praktikan jarriko dute ikasitakoa.