Skip to main content

Oporraldi on, familia

Irudia
eguzki

Bada, bai. Azkenean iritsi da 2023-2024 ikasturteko azken eguna. Batzuentzat luze, beste batzuentzat labur, baina egia ere bada ekainaren 21a iritsi dela eta, beraz, udako solstizioarekin batera ondo merezitako etena hartzeko garaia heldu zaiela gure ikasleei.

Batzuk ikastolan izango zaituztegu udako eskaintzan, eta beste batzuk irailera arte ez zaituztegu ikusiko. Nire aldetik, hiruzpalau eskaera: lehenik eta behin, udaz gozatu eta indarberritu. Zuen bateriak ahalik eta gehien bete hurrengo ikasturteari indarrez ekiteko. Bigarrenik, probestu oporraldiak eskaintzen dizkizuen aukerak eta utzi pantailak albo batean, bizi ezazue ingurunea. Hirugarrenik, zeuon buruari liburu bat irakurtzeko erronka jar iezaiozue, badago zer aukeratu, ez zaizue damutuko, eta azkenik, baina garrantzitsuena, udan euskaraz bizi.

Ikastolako idazkaritza zabalik egongo da goizeko ordutegiarekin uztailaren 19ra arte, eta lanera itzuliko gara abuztuaren 26an.

Besterik ez, beraz, zaindu eta gozatu!

 

Paul Bilbao Sarria
Zuzendaria

 

Azken albisteak

Mahai-ingurua antolatu dute Gure haurrak ere badira ekimenak eta Paz con Dignidad GKEk.
Jolasen eta dinamiken bidez, ‘Moko’ obra landu ahal izango duzue.
Armentian euskaraz bizi nahi badugu, horren isla izan behar dugu.
Baxoa Euskaraz: manifestaldia urtarrilaren 24ean, 15:00etan, Baionako Xaho Kaian.