Skip to main content

DBH4ko ikasleak irabazle Kultura Ondarea Sarian

Euskal Herria, Antzerki mundua lanari esker lortu dute aitortza

Irudia
KULTURA ONDAREA

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak urtero antolatzen du Kultura Ondarea Saria, hain zuzen ere, kultura-ondarearen ezagutza sare sozialen bidez hedatzeko.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetatik 50 lan baino gehiago aurkeztu dira eta hiruk jaso dute saria, tartean DBH4ko ikasle Arai Arrese, Olaia Chasco eta Jon Herrerok aurkeztutako Euskal Herria, Antzerki Mundua.

Ikusentzunezkoaren bidez, ikasleek Euskal Herriko zenbait antzerki-mota aurkezten digute, tartean, Zuberoako Maskaradak, Kanpezuko inauteriak eta Zalduondoko inauteriak.

Ekimen horietako azalpenak emateaz gain, bertako protagonistak ere ekarri dituzte bideora. Hartara, gure herriko antzerki-ondarea hurbilago ezagutzeko ikusentzunezko oso interesgarria eta baliotsua aurkeztu digute DBH4ko lagunek.

Egindako lanari aitortza egiteko, hiru ikasleak Napoles aldera bidaiatuko dira ekainaren amaieran saria jaso duten beste bi ikastetxeetako ikasleekin batera. Zorionak!

 

EUSKAL HERRIA, ANTZERKI MUNDUA

Azken albisteak

Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.
Neguko oporrak iritsi baino lehen jasoko dugu sarreran dagoen arropa guztia.