Skip to main content

SEASKAko ikasleekin bat

Ostiralean elkarretaratzea antolatu dute Euskara Batzordeko Ikasleek

Irudia
M17

Oso ezaguna da ipar Euskal Herriko ikastoletako ikasleak egiten ari den lana Frantziako Estatuak ikasketa-maila desberdinak amaitutakoan derrigorrez pasarazten dizkien azterketak, Brebeta edota Baxoa, euskaraz egiteko.

Aurtengo KORRIKAk berak ere ikasle horiek omendu ditu euskaraz bizitzeko eskubideari horren sutsuki eusten diotelako. Ostiralean badagokie azterketak egitea, eta bertan ere aldarrikatuko dute horien eskubidea. Horrela, Euskal Herriko gainerako ikastoletako ikasleei eskatu diete sostengua agertzeko. Gure ikasleek eskaerari erantzun egin diote eta elkarretaratzea antolatu dute 14.15ean ikastolako atarian. ZATOZ!

Azken albisteak

Etorkizunean haurrek euskaraz egin dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da.
Liburuaren etra Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunak (apirilak 23 eta 2, hurrenez hurren) ospatzeko ekintzen artean, LHko ikasleok eta irakasleok geure liburu kuttunak ekarri ditugu ikastolara eta gure irakur bizip