Skip to main content

Den-dena prest jaiaz gozatzeko!

Euria aurreikusi arren, aurreikusitako jarduera guztiak egingo dira ikastolako jaian

Irudia
armjaia

Azken ukituak ematen ari dira ikastolako jaiko antolatzaileak egun zoragarria izan dezagun. Horrela, euria iragarrita egon arren, ikastola prest egongo da komunitatea berriz ere biltzeko. Gogoan izan, goizean AUZOLANerako bilduko garela, eta saiatuko gara ikastola are txukunago jartzen. Ondoren, 14.15ean elkarrekin egingo dugu babarrun-jana.

Arratsaldeko 16.00etan EKITALDI NAGUSIA izango da, bertan dantza-erakustaldia, trikitixa, kantuak, bertsolariak… izango dira. Eta, urteroko moduan Batxi 2ko ikasleei agurra egingo diegu, bai eta hurrengo ikasturtean ikastolari lotu zaizkien familia berriei ongi etorria ere. Zinez une sinbolikoa guztiontzat.

Ekitaldia amaituta, kirol-txapelketak izango dira, eta txikientzako puzgarriak. Hortaz, denok primeran pasatzeko aukera. Azkenik, arratsaldeko 18.30ean, Mulixka taldearekin dantza plaza eta, beraz, gerria askatzeko aukera.

Goizez zein arratsaldez, ongi etorriak izango zarete ikastolan, eta gogoratu, zuen edalontzi berrerabilgarria ekartzea.

 

Azken albisteak

Mahai-ingurua antolatu dute Gure haurrak ere badira ekimenak eta Paz con Dignidad GKEk.
Jolasen eta dinamiken bidez, ‘Moko’ obra landu ahal izango duzue.
Armentian euskaraz bizi nahi badugu, horren isla izan behar dugu.
Baxoa Euskaraz: manifestaldia urtarrilaren 24ean, 15:00etan, Baionako Xaho Kaian.