Skip to main content

Ez galdu ikastolako KORRIKA jaia!

Martxoaren 18an, KORRIKAren abiatzearekin, KORRIKA Jaia izango dugu ikastolan. Ondoren, gure kilometroan korrika egingo dugu.

Irudia
korrikaikas

Bi urtetik behin dugu KORRIKAren bisita, eta jada oso gertu daukagu. Jakingo duzuen bezala, KORRIKA 23 Irunen hasiko da, eta aurten ere euskararen aldeko ekintza handi honetan parte hartzeko aukera izango dugu. Martxoaren 14an abiatuko da, eta 24an izango du helmuga, Baionan. 

Aurtengo leloa HARRO HERRI da: 23. KORRIKAk herri harroa agertu nahi du, euskaraz jakin zein ez, dimentsio orotan eragiteko konpromisoa har dezagun. Bete ditzagun etxe eta kaleak euskaraz.

Ikastolako Korrika Batzordea egun horietarako antolaketa lanean aritu da; hona hemen datorren asterako egutegia:

  • Martxoak 18 (astelehena): KORRIKA Gasteiza iritsiko da. Urtero bezala, ikastolak bere kilometroa izango du, eta bertara gerturatu aurretik ikastolan bilduko gara IKASTOLAKO KORRIKA JAIAn. 
    • 19:00etan elkartuko gara ikastola aurrean elkarrekin afari-merienda egin (edariak etxetik ekarri behar dira) eta ekitaldiez gozatzeko: musika, trikitilariak, bertsolariak, dantza, photocalla…
    • BATXIko ikasleak tortillak salduko dituzte.
    • 21:00etan ikastolako kilometroan (Antoniaren errotonda) korrika egingo dugu denok batera.
  • Martxoak 21 (osteguna): LHko ikasleek KORRIKA TXIKIAn parte hartuko dute eta HHkoek ikastolan ospatuko dute KORRIKA TXIKIA.

Korrikaren inguruko kontu gehiago jakin nahi badituzue, jo ezazue webgunera: www.korrika.eus

Irudia

Azken albisteak

Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA
Etorkizunean haurrek euskaraz egin dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da.
Liburuaren etra Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunak (apirilak 23 eta 2, hurrenez hurren) ospatzeko ekintzen artean, LHko ikasleok eta irakasleok geure liburu kuttunak ekarri ditugu ikastolara eta gure irakur bizip