Skip to main content

Armentia ikastolan ere bagoaz!

Ekainaren 22an ikastolek 7. Batzarra egingo dugu, hurrengo 8-10 urteetako erronkei aurre egin eta helburu nagusiak ezartzeko. Bide horri hasiera emateko, beraz, MARTXOAREN 18an arratsaldeko 16.45ean batzarra egingo dugu ikastolan eta bertan parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizuegu.

2024/03/08
Irudia
vii batzarra

Ekainaren 22an ezarria dugu hitzordua. Ikastolen Elkartean batzen garen 114 ikastolek 7. Batzarra egingo dugu, hurrengo 8-10 urteetako erronkei aurre egin eta helburu nagusiak ezartzeko. Gaurtik begiratuta, biharko ikastolak irudikatzeko unea da. Oinarrizko proposamen bat badago, orain, ikastolek aztertu eta euren proposamenekin hobetuko dutena.Nondik gatozen gogoratu, non gauden zehaztu eta nora joan nahi dugun erabaki. Esaten da, bai, atzeak esaten diola aurreari nola dantza, eta geuk ere antzera jardungo dugu. Orain arte egindakoari begirada eman, etorkizuna ahalik eta eraginkorrena definitzeko.

Halere, bide emankorragoa izango bada, komunitateko kide guztien iritzia jaso behar dugu, guztion ahotsak, guztion ekarpenak… Ikastolak ezin ditugulako ulertu, berau osatzen duten kideen partehartzerik gabe, familiarik edota langilerik gabe. 

Esan bezala, beraz, hiru ardatz izango du eztabaidak. Lehenik eta behin, nondik gatozen gogoratuko dugu, hau da, azken urteotako plan estrategikoan ezarrutako helburuen betetze maila, arlo pedagogikoan egindako urratsak, hizkuntza-proiektua… Bigarrenik, egungo errealiatea izango dugu hizpide, non gauden, hain zuzen. Horrela, Ikastolen, ikastola mugimenduaren eta Ikastolen Elkartearen egungo argazkia egiten saiatuko gara. Halere ikastolaren argazkiaz harago, hezkuntzarena orokorrean eta ingurunearena ere egingo dugu; barne nahiz kanpoko argazkiak, alegia. Azkenik, nora goazen zehaztuko dugu, hau da, etorkizuneko mugarri edo helburuak ezarriko ditugu, bai eta  horietara iristeko bideak proposatu ere. 

Hona hemen hiru gaien inguruko azalpen-bideoak:


Zalantzarik ez dugu, eztabaida oso interesgarria izango dela, eta erronka izugarria dugula gure aurrean, halere, erronka horri aurre egingo diogu, baldin eta ikastolaren komunitatea osatzen dugun guztiok parte hartzen badugu. Orain dugu aukera gure etorkizunaz hausnartzeko, etorkizunerako amesten dugun ikastola-eredu hori definitu eta urte batzuen buruan egia bihurtzeko.

Bide horri hasiera emateko, beraz, MARTXOAREN 18an arratsaldeko 16.45ean batzarra egingo dugu ikastolan eta bertan parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizuegu. Bilera hobeto antolatzeko eskertuko genizuke izena ematea honako GALDETEGI honetan.

Eskerrik asko, eta 18an ikusiko dugu elkar.

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,