Skip to main content

Oles eta oles ibili ginen auzoan zehar

Auzoko gainerako eragile eta ikastetxeekin abestu genion Agate Deunari. Beskoitzeko Ikastolak bizi duen bidegabekeria gogoan izan genuen. Ostiralean ikasleekin abestu genuen ikastolan.

Irudia
santa ageda auzoan

Armentia Ikastolako hainbat gurasok, ikaslek, langilek eta lagunek hartu zuten parte igandean Zabalgana auzoan antolatutako ekimenean. Ikastolatik hasi eta Labastida plazarako bidea oles eta oles kantuka ekin genion, eta bertan, gainerako eragile eta ikastetxeekin bat egin genuen

Tradizioak agindu bezala makilak eskuetan lurra esnatzeari ekin genion, baina gure makila bereziak bazuen bereizgarririk. Izan ere, lurra esnatzen ari ginen horretan gogoan izan genuen Beskoitzeko Herriko Etxeak lurrak erabiltzeko baimena ukatu diola bertako ikastolari, eta Gasteiztik gure elkartasuna eta babesa helarazi nahi izan genien Lapurdiko herri horretako lagunei.

Bestalde, eta Agate Deuna igandean izan zenez, gure ikasleekin ostiralean ekin genion kantuari.

Azken albisteak

Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.
Neguko oporrak iritsi baino lehen jasoko dugu sarreran dagoen arropa guztia.