Skip to main content

Haurren identitatea eta guraso eta haurren arteko harremanak hizpide izango ditugu hurrengo astean

Otsailaren 6an, asteartearekin, hasiko da Hirugarren Ziklo Pedagogikoa. Hurrengo astean bi hitzaldi izango dira.

Irudia
3ZikloPedagogikoa

Hurrengo astean ekingo dio Armentia Ikastolak antolatutako Hirugarren Ziklo Pedagogikoak. Horrela, bi hitzaldi izango dira. Lehena otsailaren 6an, asteartearekin, Alvaro Beñaranen emango du eta honako izenburua izango du: Nahiko gustura nago neure buruarekin, haurtzarotik identitatea eraikitzen. Alvaro Beñaran. Psikomotrizista da Beñaran, hezkuntzan eta terapian, eta pedagogoa. 40 urte baino gehiago dabil haurrekin, profesionalekin eta familiekin lanean, haurren hezkuntzaren inguruan. Eskainiko duen hitzaldiak lau ardatz izango ditu: nire identitatea eraikitzen; atxikimendutik banaketara, indibidualtasunera eta sozializaziora; ahalguztiduntasunetik, gaitasunetara eta mugetara eta helduaren lekua haurraren heldutasun ibilbide honetan.

Bigarrena, otsailaren 8an, ostegunarekin, Leyre Canoren eskutik etorriko da: Guraso eta haurren arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen. Canok Heziketa Fisikoko eta Psikopedagogiako ikasketak egin ondoren, haur eta nerabeekin lanean jardun du adimen emozionala, harremanak, eta komunikazio alorrak landuz. Hitzaldiaren bidez, zenbait helburu bete nahi ditu hizlariak, besteak beste, komunikazio enpatikoa eta asertibitatea zer diren eta zertarako balio duten ulertzea; haurrek entzun dezaten, nola hitz egiten ikasi eta haurrek hitz egin edo sentitzen dutena partekatu dezaten entzuteko moduaren kalitatea areagotzea; hitzezkoa ez den komunikazioaren kontzientzia hartzea; emozioak eta beharrak identifikatzeko trebatzea…

Hitzaldiak arratsaldeko 17:30ean izango dira. Gogoratu edonor hurbil daitekeela hitzaldietara, eta, interpretazio- zein-zaintza-zerbitzuak egongo direla. 

Izena emateko honako galdetegia bete.

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.