Skip to main content

Igandeak Jai saioa izango dugu ikastolan

Irudia
Igandeak Jai 2024

GEU Elkartearekin elkarlanean, Igandeak Jai saio berri bat eskainiko dugu datorren astean. Begiekin ikusten haur antzerkiaz gozatzeko aukera izango da, eta hau amaitzean, umeentzako tailer bat egingo dugu. Ekintza Gasteiz guztira irekia da.

Hitzordua urtarrilaren 28an izango da, 17:00etatik 19:00etara. Informazio gehiago: GEU Elkartea

Hauxe antzerkiaren sinopsia:

“Ion Begiristain detektibeak, misio berri bat dauka, begi handia aurkitzea. Ikerketan sakontzean konturatzen da ez dela lehena iritsi, ogibide kide ezberdinak lehenago saiatu direla.

Lortuko al du Begiristainek arrastoa jarraitzea? Jakingo du nor saiatu den begia aurkitzen? Zer da begi handia? Aurkituko al du? Galdera hauek eta beste askok abentura ikusgarriaz gozatzea egingo digute Ion Begiristain bere misioan laguntzen dugun bitartean”.

 

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.