Skip to main content

Ate irekiak, urtarrilaren 20an

Irudia
Ate irekiak

Laster zabalduko da hurrengo ikasturterako matrikulaziorako epea eta Armentia ikastolan, beste urte batez, ilusioz beterik gaude gure ikasgelak etorkizunean euskaldun eleaniztun, sortzaile, kritiko, autonomo, zoriontsu, konprometitu eta prestatuak izango diren pertsonezbetetzeko.

Aurten, berriz ere, gure ikastolako ateak parez pare zuentzat zabaldu nahi ditugu, hurbiletik ezagutu gaitzazun. Horrela, gure ikastola, gure instalazioak, gure zerbitzuak, gure hezkuntza proiektua, proiektu pedagogikoa etab. hobeto eta zuzenean ikusteko, edota buruan dituzun zalantzei erantzuteko, bisita pertsonalizatuen eta ate irekien ekitaldiak antolatu ditugu.

Ate irekiak: urtarrilak 20 (10:00 | 12:00 | 17:00).

Bisita pertsonalizatuak: urtarrilaren 15etik otsailaren 29ra.

Eraldatzailek gara, hurbilak gara, irekiak gara, euskaldunak gara, kooperatiboak gara. Ikastola gara.

Jar zaitez gurekin harremanetan telefonoz 945 145 445, emailez armentia@ikastola.eus edo gurera zuzenean etorriz, eta zehaztuko dugu hitzordua. Zatoz ikastolara!

 

Azken albisteak

Batzordea osatuko dugu prestaketa lanak egiteko. Parte har ezazu!
Parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Urriaren 12an izan zen urteroko Kross BTT martxa Armentiako basoan. Irudi ederrak utzi zituen egunak.
Urriaren 25ean, goizeko 9:45ean, Eibarko Hezkuntza Esparruan izango dira.