Skip to main content

'Euskaraz bizi nahi dut' materiala eskuragarri

Irudia
euskaraz-bizi-nahi-dut-fondo-beltza.jpeg

Ikasturte honetan ere, euskararen aldeko aldarrikapena zabaltzeko asmoz zuzentzen gara zuengana. Euskaraz bizitzeko gogoa eta ilusioa sustatzeko ohiko hitzorduez gain, aurtengo udazkenean Euskalgintzaren Kontseiluak euskarak behar dituen aurrera pausuen aldeko eskaerak inoiz baino gehiago jendarteratuko ditu. Hori dela eta, Euskaraz bizi nahi dut lelodun produktuak erosteko gonbidapena luzatzen dizuegu.

Atxikita bidaltzen dizuegun eskaera-orria inprimatu, bete eta idazkaritzan entregatu behar duzue, azaroaren 7a baino lehen. Kantitatea kontu korrontetik pasatuko zaizue, eta eskatutako materiala ikastolan bertan entregatuko zaie ikasleei, aurrerago.

Ikusi eskuragarri dagoen materiala hemen.

 

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.