Skip to main content

Edizio arrakastatsua, berriro ere, ikastolako Krosarena

Irudia
Kros17_KARTELA.jpg

Aurten ere ikastolako Krosak data errepikatu eta urrian izan du hitzordua. Beti errepikatzen dugu, baina gure ekitaldietan garrantzitsuenetariko bat da, eta horren isla izan da 17. edizio hau.

Guztira 910 lagunek eman dute izena, eta antolakuntzatik ezin pozago daude jendearen erantzunarekin. Sekulako eguna izan zuten igandekoa, eguzkitsua, eta giro bikaina. Sari banaketetan akats bat izan bazen ere, dagoeneko irabazle guztiek bere saria jasotzen ari dira.

Gure aldetik, eskerrak eman besterik ezin dugu egin, urtero-urtero ekintza honi egiten diezuen harreragatik. Datorren urtekoan baietz mila parte-hartzailera iritsi! ;)

Eguneko irudiak, zozketaren emaitza eta sailkapenak Kross BTT Armentiaren instagramean dituzue ikusgai. 

Eskerrik asko!

 

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.