Skip to main content

Jolasa, bizitzeko, maitatzeko eta ikasteko ezinbestekoa

Irudia
hh1matri.png

Lehenengo hilabeteetan, bizitzan zehar garatzen diren ezagutza eta gaitasun guztien zimentuak eraikitzen dira. Oinarri hauek, jolasaren bidez eraikitzen dira. Amaren titiarekin jolasten hasten gara, norbere gorputza deskubritzen dugu ostean eta mundua esploratzera ekiten gara ondoren.

Jolaserako gaitasuna berezkoa dugu, eta ikaskuntza prozesuetarako gakoa da. Bizitzarako funtsezkoak diren gaitasunen garapena ahalbidetzen du:

  • Sormena
  • Lankidetza
  • Behaketa
  • Enpatia
  • Estrategia
  • Autonomia
  • Eraginkortasuna.

Jolasa, garapenerako klabea da, eta maila emozional, fisiko, kognitibo zein sozialean onurak ekartzen ditu, gure ingurunera eta eboluzioaren ibilbidera egokitzeko aukera emanez.

Ekintza autonomo eta autoerregulatua da; organismoaren barnetik sortzen den bizitzako oinarrizko mugimendua. Barneko tentsio baten eraginez sortzen da; honen aurrean, organismoak oreka, autoerregulazioa bilatzen du. Tentsio honi esker mugitzen da eta jolasten du haurrak, plazera eta bere buruarekin gustura sentitzea bilatuz. Bizitza tentsioa eta distentsioa da. Jolasari helburuek baino, bizipenak, plazera eta autoerregulazioak bermatzen diote zentzua.

"Jokoaren esperientziak neuronen konexioak aldatzen ditu garunaren aurrealdeko azalean, eta joko-esperientziarik gabe, neurona horiek ez dira aldatzen. Haurtzaroko aurrealdeko azalaren aldaketa horiek laguntzen dute garunaren kontrol exekutiboko zentroa neuronalki konektatzen, funtsezko eginkizuna baitu emozioak erregulatzen, planifikatzeko gaitasunean eta arazoak konpontzen. Beraz, jolasa da haur burmuin bat prestatzen duena bizitzarako, maitasunerako eta baita eskolarako ere"

-Jon Arana, 2022-

Jolasak ez dauka zertan inoiz bukatu. Hazten goazen heinean, moduak, estrategiak… aldatzen dira baina jolasak jarraitzen du.

Terapeutikoa da; sendatu egiten du. Haurrak bere bizitza berrikusten du jolasaren bidez; haurrari bere zalantzak, beldurrak, nahiak, korapilo emozionalak... lantzeko aukera ematen dio. Hauekin maila sinbolikoan jolastean, hauek kanporatu eta beste modu batera integratzen ditu. Jolasak beldurrak eta haserreak pertsonifikatzeko aukera ematen du. Berak bakarrik ezin ditu gainditu; bai ordea, jolasaren bidez. Hau bere bizitzako lehen urteetan barneratu dituen plazerezko oroitzapen kontziente eta inkontzienteei esker ematen da.

 

 

Azken albisteak

Dagoeneko ikusgai dituzue datorren asteburuko Eskolaz Kanpoko Ekintzen hitzorduak. Larunbatean izango dira, apirilaren 12an.
Maiatzaren 17an izango da, Auzoalanarekin batera.
Bidali zure bideoa maiatzaren 11 baino lehen.
LH 3tik 6. mailarainoko ikasleak, urtero bezala, euskal pilotaren munduan murgildu dira gelan, eta praktikan jarriko dute ikasitakoa.