Skip to main content

Hezkuntza Marko Orokor berria abiarazi dute ikastolek, ikasturtearekin batera

Irudia
p1hb5stiej156l1gqgarauikusu4.jpeg

Hezkuntza Marko Orokorrak, ekitaldian azpimarratu denez, “ikastolentzako zoru komuna izan nahi du, ikuspegi pedagogiko komun bat ikastola guztientzat”, gerora, ikastola bakoitzak bere errealitatetik abiatuta eta bere errealitatera egokituta berea garatu dezan. “Orain hasiko dugu, beraz, Marko Orokorraren zabalkundea eta ezarpena, eta horrek eskatuko digu aldaketa sakon batzuk egitea hainbat alorretan”.

Liburu batean jaso dute Ikastolen Hezkuntza Marko Orokor berria. 'Bazatoz?' izenburua eman diote, eta Amaia Anterok, Amaia Artolazabalek, Esther Garaialdek eta Zigor Ibarzabalek idatzi dute. “Marko honek jauzi bat proposatzen digu: pertsonan zentratutako hezkuntzara salto egitea. Azken urteotan egin eta ikasi duguna jaso, eta egungo testuinguru eta errealitateari erantzuteko proposamena da. Horrek garamatza irakaskuntza pertsonalizatuago batera”, adierazi du Ikastolen Elkarteko lehendakari Nekane Artolak.

Gizartean ematen ari diren aldaketa azkarren aurreran “aukerak zabaltzen zaizkigu berriro ere gure baitako kokapen bat abiatzeko” erantsi du: “Ikastolen mugimenduak beti izan du, bere nortasunari eutsiz, garai berrietara moldatzeko gaitasuna. Eta orain ere badagokigu egokitzapen hori egitea”. [...]

[...] Euskararen ofizialtasuna aldarrikatu du Euskal Herri osoan, eta Euskal Herrirako Hezkuntza Sistema propio bat ere bai. Ikastolen beharrezkotasuna azpimarratu du, lehen bezala orain, “euskara eta euskal kultura Sistemaren erdigunean jartzeko”, eta mugimenduaren sendotasuna nabarmendu du, aurten ateak ireki dituen Senpereko Kattalin Elizalde Kolegioa, 114. Ikastola, martxan jarri izanak frogatzen duen moduan.

Informazio guztia: Ikastolen Elkartea - Ikasturte Hasierako Ekitaldia

 

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.