Skip to main content

Haurrentzako aisialdian euskara bermatzea exijitu dute

Informazio guztia: ALEA

Hemezortzi ikastetxetako guraso elkartek bat egin dute adierazpenarekin, eta, horrez gain, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak babesa eman dio familien eskakizunari, eta "Euskal Herriko luze zabalean orokortua" dagoen arazoa dela ohartarazi du; Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendariak ere prentsaurrekoan parte hartu du.

"Azken urteetan, sekulako ahaleginak eta lanak egin dira gure hiria euskalduntzeko. Euskararen ezagutzak Araban izan du hazkunderik handiena, eta erabilera datuetan ere eragina izan du horrek; Gasteiz da Euskal Herri mailan euskara gehien entzuten den bigarren hiriburua, Donostiaren atzetik", aldarrikatu dute familiek, bide horretan guraso elkarteek egindako lana goraipatuz.

Baina "ahalegin humano handiaren" aurrean, askotan, "baliabideak urriak" direla kritikatu dute. "Egiten duguna nahikoa ez dela jakinik, instituzioek duten ardura azaleratu nahi dugu. Gure seme-alaben eskolaz kanpoko aisialdia euskalduna izan dadin, ardurak azken muturreraino eraman ditzaten eskatu nahi dugu, are gehiago ekintza horiek ordainpekoak direnean", exijitu dute.

Finean, instituzioek gidatutako zein ordainpeko ekintza guztietan euskara bermatua ikusi nahi dute familiek.

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.