Skip to main content

Ikastolen Elkarteak jasoko du 2023ko Ibilbideari Elkar Saria

Ikastolen Elkartea bidez

Ezaguna da ikastolok euskal gizartean azkeneko belaunaldietan izan dugun eragina, eta sari hau orain artean egindako lanaren aitortza da, ondo egindako lanaren adierazgarri, eta etorkizunean egitekoa dugunari ekiteko akuilu.

Ikastola mugimendua bizia, soziala eta konprometitua da, Euskal Hezkuntza Sistema eraldatzaile eta euskaldun baten alde apustu egiten duena. Muga administratiboez harago, Euskal Herriko herrialde guztietan euskararen transmisioa, belaunaldiz belaunaldi eta etenik gabe, ziurtatu ahal izateko lanean dihardu eta, transmisioarekin batera, kalitatezko hezkuntza ere bermatu nahian.

Ikastolok beharrezkoak gara Euskal Herria euskalduntzen eta Euskal Hezkuntza Sistema hobetzen jarraitzeko. Eta sari honek, etorkizunera begira jarri eta ibilbide horretan konpromisoari eutsi eta ekarpen gehiago egiten jarraitzeko indarra ematen digu.

Ibilbideari Elkar saria

Ibilbideari saria elkar Fundazioak urtero ematen duen saria da, eta haren helburu nagusia, Elkar Fundazioaren iritziz, euskal kulturari ekarpen aipagarria egin dion talde baten lana nabarmendu eta saritzea da. Ibilbide oso bati egiten zaion saritzea da, ez momentu bateko ekarpenari. Aldi berean, talde oso batek egindako lana indartzea du helburu, norbanakoen lorpenen gainetik.

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.