Skip to main content

Maddi Agirre, Euskal Herriko finalera

Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 28. edizioa jokatu dute larunbatean Aramaioko Kultur Etxean, eta Maddi Agirre ikastolako ikaslea izan da berriz ere garaile.

Bertsozale bidez

Larunbatean jokatu da 14-18 urte bitarteko Arabako Eskolarteko Txapelketa Aramaion. Kultur Etxeko aretoa bete da, eta giro bikainean joan da iluntzea. Maila oneko bertsoak entzuteko parada izan dute bertaratutako haur gazte eta zein helduek.

Arratsaldeko 19:30ean hasi dira finaleratutako sei gazteak kantuan, Maddi Agirre, Iraide Onaindia, Sabin Abarrategi, Eukene De los Aires, Gari Arexolaleiba eta Hegoi Amabizka. Motorrak berotuta, taula gainean sei aritu dira kantuan zortziko handian naiz txikian, puntuari erantzunez edota hitza gaitzat hartuta bakarkoan, maila ederra erakutsi dute denek ere. Edizio honetan ere txapelaren jabe Maddi Agirre egin da hirugarrenez, eta beraz, aurtengoan ere, bere etxean pasatuko du txapeldunek eskurik esku urtez urte pasatzen duten egurrezko mikrofonoa.  

Honenbestez, ekainaren 3an Durangaldean burutuko den Euskal Herriko finalean Maddiz gain Sabin Abarrategi, aramaioarra ere arituko da Arabako ordezkari gisa. Urtez urte eta edizioz edizio edertzen doan txapelketa da gurea. Jarraitu dezagun lanean, bertsoz bertso Araba kantuz bustitzen!

Hemen txapeldunaren agurra:

Eskerrik asko Aramaio 
guzti honen erruduna
muxu haundi bat Eukene
nire betiko laguna
Sabin, Hegoi, Gari, Iraide
a ze nolako jarduna
familiari, harriak
bihurtzeagatik luma
nahiz ez egon aizparentzat
doa nire maitasuna
zuek juerga on bat bota
alai amaitu eguna (bis)
esku onetan baitago
Arabako etorkizuna

Jatorrizko albistea: Bertsozale.eus | Maddi Agirrek jantzi du Arabako bertsolari gaztetxoen bertsolari txapelketako txapela

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.