Skip to main content

Hontza Extremen izan dira ikastolako euskararen zaindariak

‘Euskara duena, bada’. Premisa hori jarraituz, ikasleen artean euskararen erabilera sustatzeko eta modu positiboan eragiteko jokoa egin dute DBH eta BATXIko gelek, euskal mitologia oinarri.

Hiru izan dira pertsonaia nagusiak, bakoitza bere eginkizunarekin: Sugaar (kontrolatzailea), Lamia (ikasle infiltratua, egunero zein bi ikasle kanporatuko diren erabakiko du) eta Mari (jokotik kanpo dauden ikasleetako bat berpiztu dezake, tutoretza saioan). Hortik abiatuta, ikasleek euskaraz gehiago aritu behar izan dute, kanporatuak ez izateko.

Jokoaren arabera, azken gelditu diren bi ikaslek irabazi behar dute jokoa eta saria; horrez gain, Lamiak ere jokoa irabazteko, ikasleek ezin zuten nor zen asmatu. Gauza bera Marirekin: nor zen asmatzen ez bazuten, bera eta Sugaar izango ziren garaile.

Martxotik apirilera bitartean aritu dira jokoan ikasleak, euskararen zaindari lanetan, eta azkenean, Hontza Extrem abentura parkera joan ahal izan dute egunpasa egitera. Ondo baino hobeto aritu dira bertan!

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.