Skip to main content

Apirilak 22, manifestazioa Baionan, azterketak euskaraz egiteko eskubidearen alde

Ikastolen Elkartea bidez

Datorren larunbatean, hilaren 22an, 17:00etan, azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko manifestaldia izango da Baionan, azterketak euskaraz egiteko eskubidearen alde. Hauxe Seaskako lankideek helarazitako informazioa:

“Urte luzeetako ikastolen borrokari esker, Ipar Euskal Herriko ikasleek Brebeta (DBH3n egiten den froga) euskaraz izatea lortu da. Baina, gaur egun, oraindik Baxoko frogak (Frantziako selektibitatea) osoki frantsesez egin behar dituzte gure ikasleek, nahiz eta ikasketa guztiak euskaraz egin!

Azterketa guztiak euskaraz izan daitezen lortu behar dugu

Ikastolei esker, geroz eta gehiago dira euskaraz ikasten duten ikasleak. Baina aldi berean, askoz gehiago dira Frantziatik Ipar Euskal Herrira bizitzera heldu diren frantses aberatsak, euskara eta euskal kulturarekiko inolako sentikortasunik ez dutenak.

Benetako hizkuntza politika ausarta behar du euskarak Ipar Euskal Herrian. Apirilaren 22an Frantziako Gobernuari, Akitaniari, Pirinio Atlantikoei eta Euskal Elkargoari mezu argia helarazi behar diegu: euskarak bizi behar du, eta horretarako, Euskararen Hitzarmen berri bat lortu behar dugu”.

Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako anaia-arrebek gure sustenguaren beharra dute. Goazen!

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.