Skip to main content

Araba Euskarazek zesta punta partidua eskainiko du martxoaren 31n

Gero eta gutxiago falta da Arabako ikastolen jai handirako. Bitartean, hainbat ekimen antolatu dituzte urte osoan banatutako egitarauan. Otsailean pilota topaketak izan ziren Agurainen; oraingoan, Araba Euskaraz Open Series delako zesta punta partidua prestatu dute. 

"Euskara, euskal kultura eta euskal kirolak bultzatu, sustatu eta plazaratzeko asmoari eusten dio Araba Euskarazek, eta aurten ere xede horri gogotsu heldu diogu. Euskal kulturarekin eta euskal kirolarekin bat egiten duen jarduera da zesta-punta eta euskaraz egiten den kirola da, beraz, gure egitasmoarekin bat etortzeaz gainera, azken aldian susperraldia bizi duen kirol hau sustatu nahi dugu Araban. Horretarako jo dugu Arabako Euskal Pilota Elkartera eta Gasteiz Jai Alai klubera, elkarlanean hirurok bat egiten dugun helburua ahalik eta ongien bete asmoz, eta zesta-punta jaialdi erakargarria antolatu dugu martxoaren 31rako. Izan ere, Araba Euskaraz Open Series honetan, Gernikan eta Durangon jokatu diren Winter Series-en desafioa dakargu.".

Lau bikote arituko dira, martxoaren 31n, Gasteizko Olabe pilotalekuan. Arratsaldeko zazpi eta erdietan abiatuko da jokoa, eta sarrerak bihar jarriko dira salgai, 5 euroan, Araba Euskarazeko webgunean.

Bide batez, aprobetxatu nahi dugu zuen laguntza eskatzeko. Izan ere, hau guztia aurrera eramateko boluntario taldea osatu nahi dugu. Lan ezberdinak burutzeko laguntzaileak behar ditugu: segurtasuna, sarrera kontrola, frontoia apaindu eta apaingarriak jaso, salmenta gunea… Parte hartu nahi izanez gero, izena eman hurrengo galdetegian: Araba Euskaraz Open Series.

Beraz, animatu eta gorde data, badator Araba Euskaraz Jai Alai -EKIN!

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.