Skip to main content

Santa Ageda ospatuko dugu datorren ostiralean, hilaren 3an

Santa Ageda bezpera larunbatean izanda aprobetxatuta, datorren ostiralean ospatuko dugu ikastolan, Zabalgana auzoko beste ikastetxeekin batera. 

Esan bezala, otsailaren 3an izango da hitzordua, eta familia guztioi ekintza honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Armentxok antolatutako ekintza honetan, kalejiran abiatuko gara ikastolatik, trikitilari eta gaita-jotzaileekin, Zabalganako gizarte etxeko plazaraino. Bertan, beste ikastetxeetakoekin elkartuko gara, eta kantu egingo dugu denok batera. Askaria ere izango da.

Prestatu eztarria eta makila, eta etor zaitezte baserritarrez jantzita kantatzera!

Azken albisteak

Final ederra, piloteatua eta une batzuetan gogorra eskaini dute aurtengo azken partidan.
Bertso afari ederra izan genuen aurreko asteazkenean.
Ongi etorri beroa emango diogu euskararen aldeko lasterketari.