Skip to main content

60 lagun inguru izan genituen larunbatean, ate irekietan

Larunbatekoa egun berezia izan genuen; izan ere, ikastolako ateak zabaldu genizkien Gasteizko familiei eta baita Arabakoei ere. Kalean neguko giro hotza sumatu bagenezakeen ere, gure etxeak duen epeltasuna transmititu nahi izan genuen, eta horretarako, elkarlanean aritu ginen ikastolako langile eta irakasleen artean.

Egun osoan zehar banatutako txandak aurreikusi genituen, bai HHko familientzat bai DBHkoentzat ere. Aretoan egin genuen hasierako aurkezpena, eta horren ostean, Ane, Ander, Zaira, Nerea, Ioritz, Aideko, Ane eta Maialen irakasleekin egin zuten ibilbidea ikastolatik.

60 lagun inguru gerturatu ziren gure txokoak ezagutzera, eta horregatik gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu. Etxean bezala sentitu izana espero dugu.

Zatoz ikastolara!

Era berean, gogoratu nahi dizuegu, otsailaren 14ra bitartean, aukera dagoela bisita pertsonalizatua eskatzeko 945 145 445 telefonoan, eta matrikulazio epea otsailaren 13tik 24ra izango dela.

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA