Skip to main content

Eski irteerak 2023

Ikastolen Elkartea bidez

Badator negua eta berarekin batera elurra. Aurten, urtero bezala, Aretten (La Pierre de Saint Martin) antolatu ditugun eski irteeretan izena ematera gonbidatzen zaituztegu. LH 5, 6, DBH eta Batxilergoko ikasleei daude zuzenduta.

Eski teknikaren hastapen eta trebakuntzarako jarduerekin gozatzeko egonaldia da; Aisiola eskolako hezitzaileekin izango dituzte ikastaroak eta baita afal osteko gaubela ere. Aterpetxea Maulen, Zuberoan, izango dugu eta otsaila eta martxoan zehar etortzeko aukera dago.

Ipar eskiko irteerak ere antolatzen ditugu Belaguan. Honen informaziorako deitu 943 445 108 telefonora edo idatzi zirimola@ehi.ikastola.eus helbidera. Beheko fitxategian ere duzue informazioa.

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA