Skip to main content

Aiton-amonei emanaldia eskaini diete LH5eko ikasleek

Jakina da aspaldi aiton-amonen figura zeinen garrantzitsua den bizitzan, batez ere txikienen bizitzan. Haiengandik jasotzen dugun maitasuna, zaintza eta babesa ezin genuke beste ezerekin alderatu. Are gutxiago adi-adi entzuten ditugun kontakizun guztiak, harrotasunez gure belarrietara helarazten dizkiguten horiek.

Ikastolan ezinbestekoa dugu haiek ere, gurasoen antzera, gure etxearen parte sentitzea. Horregatik, aiton-amonen emanaldia antolatu dugu aretoan. Kasu honetan, LH5ekoak izan dira sekulako saioa antolatzeko arduradunak. Bertan, ikasturteko lehenengo hilabete hauetan ikasitakoa plazaratu eta azaldu diete bere aitite eta amamei: Gaztelako poemak, izaki mitologikoak, landare motak, lurraren mugimenduak, ingelesa…

Ziur baten bat baino gehiago esker onekoa sentitu dela belaunaldien arteko elkartruke horrekin.

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA