Skip to main content

Aurrera doa Euskaraldia

Euskaraldiaren hirugarren edizioan bete-betean murgilduta gaude, ekuatorean. Martxa ona ez galtzeko, ikastolan zenbait ekintza prestatu ditugu egun hauetan euskararen erabilera indartzeko eta Euskaraldiko giroan sartzeko: euskararen inguruko margolanak, Euskaraldiko abestia eta proposamen didaktikoak, Euskaraz Bizi Nahi Dut lemaren inguruko hausnarketa ariketak, txapa lehiaketa…

Euskararen Egunari begira ere egitaraua prestatu dugu:

  • Abenduaren 1ean, ostegunean, ‘Armentialdia, mikrokontzertuak atarian’ ikuskizunaren aurkezpena izango da, ikastolako sarrera nagusian. Ikasle, guraso eta irakasle musikarien erakustaldia izango da.
  • Abenduaren 2an, berriz, Euskararen Egunaren jaialdia prestatu dugu Olarizu patioan. 16:30ean abiatuko da, meriendarekin. Ondoren, ‘Euskaraz kanta dezagun’ kantaldia eskainiko diegu gerturatzen diren HH eta LHko ikasleei. Amaitzeko, 17:45ean Herri Kirolen saioa izango da.

Horrez gain, beherago, hirian izango diren ekintzak dituzue eskura, bi karteletan.

Zapla! podkasta: 2. atala

Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskaraldiak Zapla! podcasta sortu dute, hain zuzen ere, Euskaraldiaren testuinguruan, hizkuntza ohiturak aldatu eta euskarazko praktika linguistikoak indartzeko tresna bezala.

Oraingoan, bigarren atala helarazi nahi dizuegu. Bertan, hizkuntza bidaia egiten lagungarri izan daitezkeen ahalduntze taldeak eta euskaldunon ahalduntze eskolak izan dituzte aztergai nagusiak. Tolosaldean egindako lehen bi esperientzien gainean aritu da Imanol Artola ‘Felix’, elkarrizketa nagusian. Mikel Martinez aktoreak ere bere hizkuntza bidaia kontatu du, eta bidaia horretan zehar egindako hizkuntza hautuak azaldu, bide batez.

 

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.