Skip to main content

HHra ere iritsi da Gau Beltza

Udazkenetik negurako egun gero eta ilunagoen bueltan, erritu ezberdinak egin izan dira Europa osoan, baita Euskal Herrian ere. Urtearen heriotza, uzta bilketa edo hildako senideen oroimena bezalako esanahiak hartzen ditu urtaro honek, eta barrura begirako ariketan jartzen gaitu. Aldi berean, iluntasunak eta heriotzaren gaiak emozioak lantzeko parada eman ohi digu.

Erritual ugari mantendu dituen herria da gurea, baina beste asko urteetan zehar galtzen joan dira, egiten zirenaren ezagutza ere ia galtzeraino. Horietako batzuk berreskuratu eta berriak sortzeko ahaleginean, Gau Beltza dugu. Ospakizun horren bueltan, herriz herri hasiak dira berriz ere jaiak antolatzen: kalabazak hustu, trapu zaharrekin aurpegiak estali, beldurra eragin... Gurean ohikoa izan da, beste kontakizunen artean, kalabazak hustearena. Aurpegi itxura eman, kandela txiki bat barruan sartu eta bide bazterretan argiztatuta jarri ohi zituzten, bizilagunak beldurtu eta hildakoen arimei bidea erakusteko.

Azken urteotan galtzen ari den ohitura izanda, aste honetan horren inguruko lanketa egin dute HHn. Gau Beltza zer den kontatu diete gure haurrei, eta baita Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ‘Animen Gaua’ abestia landu. Horrez gain, gaztainen tailerra antolatu dute, eta KUKU emozio programa oinarri, beldurraren gaia landu dute.

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.