Skip to main content

Herri Kiroletan murgilduta ibili dira astean zehar LH 6ko geletan

Saio bereziak izan dituzte LH6koek aste honetan. Izan ere, Badaiotz sokatira talde arabarra izan da gure ikastolan, Herri Kirolei buruz aritzeko. Testuinguruan apur bat sartzeko, eta oraindik ezagutzen ez duzuenontzat, Badaiotz Gasteizko sokatira talde bat da, 1981an sortutakoa. Emakumezko eta gizonezko kategoriak dituzte, eta biek ala biek Arabako, Euskadiko eta munduko txapelketetan parte hartu dute. Hain zuzen ere, gure herrian baino, nazioartean dute ospe handiena (Txinan, bereziki).

Geletan hasi dituzte saioak, eta herri kirolen birpasoa egiteko bideotxo bat ikusi dute. Bertan, modalitate ezberdinak azaldu dizkiete; besteak beste, aizkolaritza, lokotx biltzea, harri-jasotzea, sokatira edo lasto altxatzea. Haurrek erraz identifikatu dituzte kirol gehienak, eta bat edo besterekin harrituta geratu dira.

Horren ondoren, frontoira joan dira, eta bi taldetan banatuta, praktikan jarri dute ikusitakoa. Lokotxekin, sakuekin eta txingekin aritzeko aukera izan dute, ordu betez. Azken tartean, LH2ko kuxkuxeroak ere izan dituzte batzuek!

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA