Skip to main content

Eman izena 16. Krosean!

Hamar egun besterik ez dira falta urtez urte gure ikastolan eta Gasteizen hain arrakastatsua den Kross-BTT martxa heltzeko. Urriaren 23an izango da, eta ohiko formatua berreskuratu ahal izan dugu aurten. Beraz, berriro ere izango gara Armentiako basoan barrena, ekimenaren 16. edizioa ospatzen. Ohiko kategoriak mantenduko dira: hiru lasterketa (txikia, gaztea eta seniorra) eta BTT familiarra.

Dagoeneko izena emateko epea joan zaigu, baina, hala ere, gogoratu nahi dizuegu datorren astean, hilaren 18an eta 19an, 16:15etik 18:00etara, ikastolako kanpoaldean aukera izango dela izen-emate orriak betetzeko, azken orduan animatzen zaretenontzat.

Ez pentsatu bitan, eta zatoz Armentia Ikastolako Kros-BTT martxara!

 

Azken albisteak

Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.
Neguko oporrak iritsi baino lehen jasoko dugu sarreran dagoen arropa guztia.