Skip to main content

Euskararen aldeko aldarrikapenean, jantzi 'Euskaraz Bizi Nahi Dut' produktuak

Ikasturte honetan ere, euskararen aldeko aldarrikapena zabaltzeko asmoz zuzentzen gara zuengana. Euskaraz bizitzeko gogoa eta ilusioa sustatzeko hitzorduren bat edo beste geratzen zaigu oraindik urte amaiera bitartean; esaterako, Euskaraldia eta abenduaren 3ko Euskararen Eguna.

Hain zuzen ere, abenduko horretan izango diren ekintzen harira, asmo hori ikusgai egiteko eta girotzen laguntzeko, ‘Euskaraz bizi nahi dut’ lelodun produktuak erosteko gonbidapena luzatzen dizuegu.

Atxikita bidaltzen dizuegun eskaera-orria bete behar duzue eta idazkaritzan entregatu, azaroaren 7a baino lehen. Kantitatea kontu korrontetik pasatuko zaizue. Eskatutako kamisetak ikastolan bertan entregatuko zaizkie ikasleei, aurrerago.

Azken albisteak

Oporrak iristearekin batera, errutinak aldatu egiten dira, baina euskaraz gozatzeko aukerak ez dira eten behar.