Skip to main content

Irailaren 22an, Ez Ohiko Batzar Nagusia

Dagoeneko ikasturtea martxan dugu Armentia Ikastolan, eta lehenengo asteetan izango diren hitzordu batzuen berri eman beharrean gaude.

Alde batetik, Kooperatibako Ez Ohiko Batzar Nagusia irailaren 22an izango dela jakinarazten dizuegu. Lehen deialdia 17:30ean izango da, eta bigarrena 18:00etan, biak ala biak Areto Nagusian. Bertan, beste kontuez gain, 2022-2023 ikasturterako kuotak onartuko ditugu eta ikastolaren inguruko egoera orokorraren eta Hezkuntza Legearen berri emango dizuegu.

Bestetik, jakinaren gainean egon zaitezten, gogoratzen dizuegu Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen ikasketa-beka eskatzeko epea irailaren 30ean amaituko dela.

Egunotan emango dizkizuegu hitzordu horien eta gehiagoren inguruko informazio zehatzagoa. Edozein zalantza izanez gero, idazkaritzara hurbildu zaitezkete argitzeko.

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA