Skip to main content

Eroriz ikasten delako oinez

 Helburua ez da makala, inondik inora, baina gogotsu heldu diote erronkari Armentiako Euskara Guraso taldetik, eta jaso duten erantzuna ikusita, badaukate pozik egoteko arrazoirik: hainbat talde sortu dira dagoeneko, 12 gurasoren partaidetzarekin.

Orain dela hilabete batzuk gurasoei inprimaki bat helarazi zitzaien,  mintzalagun ekimena zein euskara ikastaroetan parte hartzeko izan zezaketen interesa ezagutzeko, eta  jasotako harrera beroa baliatu zuten taldekatze lanak abian jarri eta momentuko inertzia ez galtzeko. Asmoa jarraikortasuna lortzea da, horretarako irailean taldeak finkatu eta handituz.

Lau saio egin dituzte, eta mintzalagunen zein dinamizatzaileen aldetik balorazioa oso baikorra izan da: talde heterogeneoak eratu dira, ezagutza maila ezberdina daukaten ikasleen nahasteak dituen onuragatik , solasaldiak ingurune eroso eta informal batean ematen dira, hanka sartzeko beldur edo lotsa desagertaraziz. Eroriz ikasten delako oinez. Nabarmendu dute, baita, oso giro atsegina eta hurbilekoa izan dutela, eta elkarrizketak modu naturalean garatzen direla.

Mintzalaguna ekimena haziz doa Armentia Ikastolan, eta guraso zareten guztiok parte hartzeko aukera daukazue, zuen ezagutza maila edozein izanda ere.

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA