Skip to main content

Barnetegiak

Azken bi urteetan Barnetegietako hotsa ixilik egon da, COVIDa dela eta. Barnetegietako hotsa entzun duenak badaki zer den, ezagutzen du sortzen den zurrunbiloa, eta zurrunbilo horrek barruan dakarrena: bizipoza, barreak, negarrak, urduritasuna, lagun berriak, jolasak, irteerak…. Barnetegiarena umeen eta irakasleen memorian iltzatuta geratzen den bizi esperientzia da. 

Eta bi urteren ondoren, barnetegietako hotsak eztanda egin du, inoiz baino ozenago: Aurreko astean DBHko ikasleak Barnetegietan egon ziren, eta inoiz baino gogotsuago aritu dira bai ikasleak zein irakasleak. 3 egun izan dira eta ikasleen harremana sendotzeko eta ikasle-irakasleak gelatik kanpo ezagutzeko aukera paregabea izan da.

Hauek dira egindako irteerak eta bakoitzean egindako ekintza batzuk:

DBH 1 - Beire: Erriberriko gaztelua bisitatu, malabareak, ogia egin, erdi-aroko mozorroak eta afaria...

DBH 2 - Arantza: espeleologia, tirolinak, zuhaitz parkea, Sanjuantxar bisitatu eta paseoa... 

DBH 3 - Donosti: Eureka museoa, surf, Tabakelara, hondartza, jolasak...

DBH 4 - Jaca: Lacuniacha parkean, rafting, "arborismoa", izotz pista...

 

Azken albisteak

Sekulako giroa izan dugu ikastolan!
Antolakuntzan laguntzeko prest bazaude, eman izena galdetegian.