Skip to main content

MAIATZAREN 7AN AUZOLANA ETA IKASTOLAREN JAIA!

Argi dago Armentia Ikastola osatzen dugun guztiok bertan egon nahi dugula, eta hori argi baino argiago erakusten dute zenbakiak: dagoeneko 99 pertsonek eman dute izena auzolanerako, eta jaiko bazkarirako 260 tiket saldu dira jada. 

Zenbakiez harago, baina, Agurne Barrusok, Ikastolako zuzendariak, egun honen garrantzia azpimarratu nahi izan du: “Auzolana Armentia ikastolaren izateko eta egiteko moduan guztiz txertatuta dago, denon artean sortu, eraiki eta hobetu bait dugu ikastola hiru hamarkada hauetan. Zentzu horretan, garrantzitsua da halako ekimenak mantentzea”. 

Musikaz, dantzaz, barrez eta bizi pozez beteko duen jaiari buruz zer esan? “Aurtengoa berezia izango dela, guztiz. Kontutan hartu behar da, hein batean, pandemia aurreko jaira bueltatuko garela, eta hori hunkigarria izan da. 

Aurtengo berritasunetako bat ikasle berriei egingo diegun harrera izango da. Ikastola utziko duten batxilergoko bigarren mailako ikasleek ongi etorria emango baitiete irailean hasiko diren ikasle berriei. Horrela etenik ez daukan belaunaldien arteko jarraikortasuna irudikatu nahi dugu.

Maiatzaren 7a egun ederra izango da Armentia Ikastolan, dudarik gabe.

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.