Skip to main content

Covid datuak

Aste honetan hobekuntza txiki bat nabaritu da: etxean ditugu 31 ikasle eta langile 1 positibo eta beste 17 ikasle konfinatuta.

Gabonetako oporretatik bueltan, honela jokatzen dugu COVID-kasuekin.

Egunero egiten dugu ikasgela guztietan konfinatuta dauden ikasleen errepasoa eta hauen artean positibo izan direnena.

Errepasoa egin ondoren, Hezkuntza Sailak helarazten digun zehaztasun handiko galdetegi bat betetzen dugu eta Eskola Osasunari egoeraren berri ematen diogu. Eskola Osasunari ematen diogun informazioa honako hau da: Ikasgela bakoitzean dagoen ikasle-kopurua, momentuan dauden positiboen izen-abizenak, Ikastolan egon diren azken eguna eta positibo eman duten eguna. Familiei ere eguneko positiboen berri ematen dizuegu, kasu berriak agertzen direnean..

Ez dakigu Eskola Osasunak protokolo zehatz bati jarraitzen dion ala ez. Orain artean bidali ditugun egoera guztietan gauza bera erantzun digute: Neurriak zorroztu eta adi egon.

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.